Skip to content

Industria-ondare eta herri-lanei buruzko VIII. Biltzarra

Genero-ikuspegiak industria-ondarerako. Etxetik (EZ) ibiltzeko lanak

La Encartada Fabrika-museoa

BALMASEDA (Bizkaia)

2022ko ekainak 2, 3 eta 4

TICCIH Espainia elkarteak industria-ondareari buruzko VIII. Biltzarra egingo du Balmasedan (Bizkaia) 2022ko ekainaren 2, 3 eta 4an. Oraingo honetan, industria-ondarea genero-ikuspegitik berraztertuko dugu.

40 urte baino gehiago eman ditugu industria-objektuak ikertzen (eraikinak, makinak, paisaiak, memoriak, lanbideak), eta bada garaia begiratzeko erabili dugun ikuspegian arreta jartzeko Biltzarrak xede nagusi bat du: kontzientziak astintzea eta industria-ondareak, aldez aurretik ezarritako planteamenduak iraultzera eta kontzeptu historiko-artistikoak zalantzan jartzera bideratua zirudienak, premisa androzentriko errotuenak bere egin dituela erakustea, zalantzan jarri gabe.

Helburua gertakari industrializatzaileen inguruko ezagutza berriak sortzea da, gizarteak (bereziki gizarte industrialak) sexu bakoitzari egotzi dizkion rolen banaketatik aztertuta. Logikoa denez, orain arte ikusezin izan dena ikusarazteko, beharrezkoa da ikertzaileen eta ikasketen esparrutik arreta gutxiago jaso duten pertsonek (alegia, emakumeek) egindako lanak aitortzea.

Generoak harreman-kategoria bat duen heinean, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak zer testuingurutan gertatzen diren aztertu behar da. Hona hemen Biltzarrean landuko diren gaietako batzuk:

  • Industria-ondarea genero-ikuspegitik aztertzeko iturburuak.
  • Generoak lan egiteko, bizitzeko eta soziabilizatzeko guneetan duen eragina.
  • Genero-rol historikoak industrian: emakume enpresaburuak, langileak, teknikariak, administrariak…
  • Familia eta lana. Ezinezkoa al da kontziliazioa? Legeriak industria guneetan duen eragina.
  • Ba al dute generorik makinek? Sexuen araberako ergonomia.
  • Ikonografia: generoaren presentzia industrian arteen, publizitatearen eta abarren bidez.
  • Industria-ondarearen eta obra publikoaren aurrendariak: emakume arkitektoak, ingeniariak eta abar.
  • Industria-ondarearen balioa nabarmentzea eta zabaltzea, genero-ikuspegitik. Praktika onak (eta ez hain onak).

Absentziak presentziak bezain adierazgarriak izan daitezkeela
onartzea
; dokumentazioa modu kritikoan baloratzea, testuinguruari erreparatuta; epika berri bat berridazteko tentazioari aurre egitea; pasadizoak paradigma bihurtzen dituzten mezu sinplistak saihestea; lerro artean irakurtzen jakitea eta baimendutako kontakizunetik kanpo geratu ziren pertsonak ertzetan aurkitzea.

Hona hemen Biltzarraren izateko arrazoia, galdera honi erantzutea helburu duena: posible al da modu ezberdinean ikertzea?  Topaketa zientifiko honek Agenda 2030en garapen iraunkorreko hamazazpi helburuetako bat lortzen lagundu nahi du, zehazki, bosgarrena: generoen arteko berdintasuna lortzea.

La Encartada
La Encartada ehun-gaiak ekoizten zituen XIX. mendeko fabrika da, jatorrizko dekorazioa eta dotazio teknologikoa bere horretan mantendu dituenak. Eraikin nagusia, makineria eta langileen etxebizitzak La Encartada museoaren parte dira gaur egun, eta garai hartara garamatzate oraindik ere lanean dabiltzan poleen, uhalen eta turbinen eskutik. Kadagua ibaiaren ertzean dago La Encartada Fabrika Museoa, Bizkaiko lehen hiribildua den Balmasedan.